Asbibe ikastetxeko tratamendu espezifikoak
Pedagogia Terapeutikoko ikasgelez gain, Asbibe Ikastetxeak Bost Sail ditu, tratamendu espezifiko ugari eskaintzen dituztenak.
Eskola-ordutegiaren barruan, eta modu koordinatuan, sail horiek honako hauek egiten dituzte:
Psikoterapiako 2 sail
- Norberaren onarpena eta nortasun positiboaren garapena.
Bizipenei edo egoera esanguratsuei aurre egiten laguntzea.
Nork bere burua ezagutzea pentsamenduetan, emozioetan eta jokabideetan.
Norberaren autokontrola eta frustrazioarekiko tolerantzia garatzen laguntzea.
Harreman- eta komunikazio-trebetasunak sustatzea.
Gizarte-ingurunera behar bezala egokitzeko prestatzea.
Logopedia Saila
Hizkuntzaren garapena estimulatzea, ulerkorra eta adierazkorra.
Hizkuntza-baldintzak eskuratzea eta hobetzea (arreta, memoria, imitazioa)
Berreziketa ortofonikoa eta fonemen behar bezalako artikulazio-koordinazioa antolatzea.
Gaitasun semantikoa garatzea, hiztegia zabalduz eta estimulatuz.
Ahozko hizkuntza egituratzea, ahozko mezuak ulertzen eta adierazten lagunduz.
Hizkuntzaren alderdi komunikatiboak eta funtzionalak lehenestea.
Psikomotrizitate Saila
Gaitasunak garatzea motrizitate lodi eta finean, albokotasunean eta ikusmen-mugimenduen koordinazioan.
Espazioaren eta denboraren egituraketa.
Kontrol toniko-emozionala eta frustrazioarekiko erresistentzia-gaitasuna areagotzea.
Jolas sinbolikoa, bere irudimena martxan jartzeko, beldurrak gainditzeko eta konfiantza lortzeko bitarteko gisa.
Gorputz-irudiaren eta nortasunaren prestakuntza.
Sormena eta autoestimua garatzea adierazpen grafikoaren, plastikoaren, kontakizunaren eta eraikuntzaren bidez
Bere buruarekiko, besteekiko eta objektuekiko harremana hobetzea.
Estimulazio multisentsorialeko gela
Estimulazio sentsoriala (ikusizkoa, ukimenezkoa, usaimenekoa, dastamenezkoa, entzumenekoa, bestibularra, propiokertiboa).
Esperientzia sentsoriala garatzea.
Norberaren gorputzaren pertzepzioa.
Norberaren gorputzetik lortzen diren sentsazioak integratzea eta identifikatzea.
Gorputzeko fenomenoei esanahia ematea (poztasuna-barrea; tristezia-negarra; kolpea-mina).